OnEin kontserbak

OnEin kontserbak

::

 Produktuak

OnEin kontserbak OnEin kontserbak OnEin kontserbak OnEin kontserbak OnEin kontserbak OnEin kontserbak OnEin kontserbak

Barazki marmeladakBarazki marmeladak

Barazki eta azukrea, behar bada inoiz imajinatu ez duzun nahasketa bat da, baina onera harrituko zaituena. Entsaladak, haragiak, arraiak, gaztak... laguntzeko ezin hobeak. Gure baratzeko barazkiekin eta kanaberazko azukre ekologikoarekin eginak. Kontserbatzaile kimikorik gabeak.

Barazki kontserbakBarazki kontserbak

Gure baratzean heldutasun maila ezin hobean jasotako eta egunean bertan ekoiztu eta ontziratutako barazkiekin eginak.
Batzuk naturalean, zure puntu pertsonala eman diezaiezun; eta beste batzuk gatz gutxi eta maitasun handiarekin sukaldatuak, berotu eta plater samur eta osasuntsu bat jateko modukoak.

Fruitu marmeladakFruitu marmeladak

%70a baino gehiagoko frutarekin eta kanaberazko azukre ekologikoarekin eginiko marmelada naturalak. Fruituek ez dute substantzia toxikorik, pestizidarik erabiltzen ez duen nekazaritza arduratsu batetik datoz eta. Eguna gogotsu eta energiarekin hasteko gosari baterako.

MinakAzukrerik gabekoak

%95a baino gehiagoko fruta kopurua izanik eta stevia-estraktu puruarekin egindako marmeladak (erantsitako azukrerik gabeak).
Diabetesa duten pertsonentzako jaki seguru eta egokia da. Edozein dieta motarekin bateragarria.