OnEin kontserbak

OnEin kontserbak

::

 Berriak

EtxEKO AZOKAren kartela.

Banaketa Donostian

EtxEKO AZOKAk Gipuzkoako elikagai ekologikoak eramaten ditu etxeetara

2020-04-07  |  Joan den martxoaren 31n, Gipuzkoako ekoizle eta elaboratzaile batzuk geure produktu ekologikoak Donostiako etxeetara eramaten hasi ginen, eta ordutik, banaketa astean bitan egiten da.

COVID-19k eragindako osasun-alertaren ondoriozko egoera berezien aurrean eta gure produktuak eskaintzeko joan ohi garen merkatuetara joateko zailtasunaren aurrean jarri zen ekimen hau abian.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) lagunduta, sareko.net plataformaren online salmentarako tresnarekin eta ekoizleen arteko lankidetza-lanarekin, gure produktuak kontsumitu nahi izan dituzten Donostiako etxe guztietara iristea lortu dugu (ogia, esnea, esnekiak, arrautzak, barazkiak, eztia, kontserbak, pasta, haragia, sagardoa... eta gero eta produktu gehiago).

OnEin kontserbak ekimen honetan hasieratik parte hartzen du, eta erronka honen lehen hilabetean oso pozik gaude donostiarren erantzun apartarekin.

Asteartero eta ostiralero saskiak prestatzen ditugu jasotako eskaerekin, eta guk geuk eramaten ditugu produktuak etxeetara. Hain izan da ona jasotako erantzuna, ezen proiektu honek jarraipena izango baitu egoera horren ondoren.

Erregistratu, sartu sareko.net-en eta aukeratu zer jan nahi duzun!
Gipuzkoako elikagai ekologikoak.